Emakumeok Plazara
UDAZKENERARTE GELDI PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/07/14

KAIXO

BILGUNE FEMINISTAN HAUSNARKETA BAT EGITEN ARI GARA EMAKUMEOK PLAZARA PROIEKTUAREN INGURUAN ETA WEB ORRIAREN INGURUAN. 

HAUSNARKETA HONEN ONDORIOAK UDAZKENEAN IZANGO DITUGU, ONDORIOZ ORDURARTE WEB ORRIA GELDIRIK EGONGO DA.

HALA ERE WEB ORRI HONETAKO GIDA ERABILGARRI IZANGO DUZUE UDAKO JAIAK ANTOLATZERAKO ORDUAN BERTATIK KONTAKTUAK EGIN AHAL IZATEKO.

BESTALDE FEMINISMOAREN INGURUKO GAIEN BERRIAK BILGUNE FEMINISTAREN WEB ORRIAN DITUZUE. FACEBOOKEN ERE BAGAUDE, BERRIAK ZUZENEAN JASO NAHI BADITUZUE.

BESTERIK GABE BARKATU ERAGOZPENAK ETA UDAZKENERARTE! ONDO PASATU UDAKO JAIAK ETA GOZATU!

 
Ixiar Garcia«Askatasuna beharrezkoa da sortzeko, eta sormenak libre sentiarazten gaitu» PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/06/30

Ixiar Garcia. Aktibista futurista eta sormen eragilea

Pertsonen sormena lantzea du xede Ixiar Garciak. UEUk antolatuta, 'Sormena garatuz hezkuntza abentura zirraragarri batera' ikastaroa egiten ari dira Eibarren, eta Garcia da irakaslea.

Pertsona orok, haur zein heldu, sormena du. Gaitasun hori lantzea eta azaleratzea da egin beharrekoa. Hala iritzi dio Ixiar Garciak. Arte Ederretan lizentziaduna da, eta, ekainaren 28tik gaur arte, Sormena garatuz hezkuntza abentura zirraragarri batera ikastaroko irakaslea izan da. Hiru egunean zehar, sortzeko gaitasunaz jardun dute Eibarren (Gipuzkoa), Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ikastaroen karietara. Garciak «aktibista futurista eta sormen eragile» gisa definitzen du bere burua, eta anarkia da bere metodologia: «Aurretik ezarritako egituretatik eta ohikotasunetik ateratzen eta eredu berrietan pentsatzen lagunduko digu ».

«Aktibista futurista eta sormen eragilea» zara. Zer da zehazki aktibista futurista izatea, eta zein da sormen eragile baten lana?

Duela urtebete inguru hasi nintzen neure buruari aktibista futurista deitzen, baina orain nahiago dut aktibista momentista naizela esatea. Etorkizunera begira proiekzioak egiteko gaitasuna daukat. Izugarri gustatzen zait orain egiten dugunak etorkizunean zer eragin izan dezakeen edo zer sor dezakeen pentsatzea, etorkizuna nolakoa izan daitekeen imajinatzea.

Arte Ederretan lizentziatua naiz eta artistaren etiketarekin beti egon naiz zalantzan. Banaiz artista, baina artetik kanpo nago. Zer naiz, orduan: kultur eragilea? Ez dut uste definizio egokia denik, besteak beste, esparru sozialean nabilelako lanean azken urteotan. Aktibismoa asko gustatzen zait, ekintzailea izan naizelako beti; ideietan egotea gustatzen zait, baina baita ideia horiek ekintzetara eramatea eta kaleko eragile izatea: gauzak eraldatzea, probokazioak sortzea, eta horrekin eguneroko abenturak sortzea dut gustuko. Hortaz, aktibista momentista definizioarekin nago orain, nekatuta nagoelako beti etorkizunean pentsatu behar izateaz. Iruditzen zait oraina bizitzeak informazio gehiago ematen didala aurrera begiratzeko.

Berezkoa al dugu sormena? Edo, aldiz, landu dezakegun zerbait dela uste al duzu?

Sormena berezkoa dugula iritzi diot; esnatzen garenetik egiten dugun jarduera da. Ideiak elkartzen igarotzen dugu eguna, gero zer egingo dugun pentsatzen, adibidez. Pentsamendua sortzailea da berez. Sormen horrek zer nolako garapena duen da gakoa. Berezkoa dugu sormena, baina txikitatik landuko bagenu, behar duen espazioa emango bagenio, ikusiko genuke nola aberasten doan, gainontzeko gaitasunen erara. Gero eta espazio gehiago hartzen du gure barnean. Horretan gabiltza lanean, uste dugulako sormena dela pertsonoi balore bereizi bat ematen diguna, besteengandik desberdintzeko eta norberaren bizi abentura eraikitzeko.

Gehiago irakurri
 
Oihane Ugarteburu«Entretenitzea da ipuinen helburua, baina umeak beti jasotzen du zerbait» PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/06/28
iturria.berria.info

Haurrentzako ipuinek balio batzuk transmititzeko orduan duten garrantziaz mintzatu da Oihane Ugarteburu sexu hezitzailea Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroen lehenengo egunean.


Ipuinen funtzio pedagogikoa: balioak transmititzeko eta harremanak lantzeko ikastaroaren barruan, saio bat eskaini zuen atzo Oihane Ugarteburu (Durango, 1986) psikologian lizentziatu eta sexu hezitzaileak, Garazi Urdangarin psikologoarekin batera. Ipuinek sexualitatearen eta generoaren ikuspegitik zer balio transmititzen dituzten aztertu zuten.

Mendeetan kontatu izan dizkiete gurasoek ipuinak ume txikiei. Jakitun izan dira guraso horiek balio eta ideia batzuk transmititzen ari zirela?

Bereizi egin behar dira ipuina sortu duen pertsona eta gero ipuina kontatzen duena. Ipuinak idazten dituenak zerbait transmititzeko gogoa izan dezake, balio eta ideia batzuk. Gurasoak, berriz, batzuetan balio horien jakitun izango dira, baina ez beti. Eta ipuinek, gainera, hainbat interpretazio izan ditzakete. Ez dituzte berdin irakurriko ipuin bera egileak, gero ipuina kontatzen duenak edo haurrak berak. Azken batean, ipuinen balio edo funtzioak sinbolismoaren ikuspegitik daude landuta. Kolore gorria, adibidez, sexualitatearekin lotzen da garbi, baina Txanogorritxuren ipuina kontatzen diogunean umeari, horrek jasotzen du hori? Beharbada, beste interpretazio bat egingo du.

Ipuin guztiek transmititzen dituzte balio batzuk?

Bai, nik uste dut baietz. Agian, ipuinen helbura entretenitzea da, baina umeak beti jasotzen du zerbait. Eta hori nabarmena da emakumeen eta gizonen rolen banaketan. Ipuinean ikusten badugu emakumea dela etxeko lanak egiten dituena edota besteen zerbitzura dagoena, eta beti polit-polit egon behar duela gero printzeak aukera dezan... hori dena jaso egiten du haurrak. Ume eta hain ume ez direnak beren printze urdina bilatzen saiatzen dira gero.

Gehiago irakurri
 
"Euskal literaturak Bilbo erdigunea hartu behar du" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/06/27
iturria. argia.com
Goizalde Landabaso (www.111akademia.com)
"Euskal literaturak Bilbo erdigunea hartu behar du, harrotasunez egin behar du. Uste dut badela ordua modu aktibo eta sendo batean literaturaren gainekoak antolatzeko eta eskaintzeko. Tarteka egiten dira, han eta hemen, baina uste dut gauza indartsuagoa, anbiziosoagoa, modernoagoa eta erakargarriagoa egin litekeela".
informazio gehiago hemen
 
Festen parte, ez aparte PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/06/25

Gaur8 astekariak Farapik egindako ikerketa lan batean oinarrituz jai parekideen inguruko artikulua argitaratu du gaurko alean. Hemen duzue artikulu osoa.

Genero bereizkeriaren itzala nonahi aurki daiteke. «Gu ez gara Irungoak eta Hondarrikoak bezalakoak". Hala diote gehienek, baina Bidasoako istilu sutsuen atzean, oharkabean, egitarau parekiderik ez duten makina bat jai daude. Farapik horietako batzuk ikertu eta jaiak emakumea agertzen ez duten ispilua direla ondorioztatu du.

Sanjoanetan murgilduta daude, egunotan, euskal herritar asko eta asko. Suaren txinpartak bor-bor egitearekin batera abiatzen da Euskal Herrian jai erromesaldia. Ekainean hasi eta irailaren amaiera arte atsedenik hartzen ez duen festa-denboraldia.

Egutegian gorriz biribildutako egun horiek jendartearen kohesioa eta herritarren parte-hartze orekatua bultzatzen duten ustea zabalduta dagoen arren, ez da herririk jai egitarau parekiderik duenik.

Gizarte antropologian aditua den Farapi enpresak Euskal Herriko jaiak aztertu eta diskriminazioaren errealitate desatseginarekin egin du topo. Herriko festen arlo eta eremu askotan aurkitu du genero bereizkeriaren itzal luzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz, «Gipuzkoako lurralde historikoko jaiei buruzko azterketa, generoaren ikuspegitik» goiburua duen lana egin zuen, orain bi urte.

Irun eta Hondarribiko alardeetan emakumeen parte-hartzeak eragindako zalaparta ikertzea zen Batzar Nagusien lehen asmoa, baina Farapiren ezezko biribila topatu zuten parez pare. Afera honen gaineko azterketa aski eta sobera daudela, eta gatazka hauek konpontzeko konpromiso politikoak, aldiz, eskasian direla esan zuen antropologia taldeak, eta lan eskaintzari uko egin zion.

Bidasoako gatazka sutsuen gibelean bestelako liskar epelagoak ezkutatzen ziren bihozkada zuten antropologoek eta horiek aztertzeko proposamena luzatu zioten Gipuzkoako Foru Aldundiari. Proiektua aurrera eraman zuten eta, tamalez, Farapiren bihozkada herriz herri egia bihurtu da.

2009ko urtarrilean abiatu zuen ikerketa antropologia aplikatua lan eremu duen taldeak eta, sei hilabetez, festaz festa ibili zen, Gipuzkoako jaiak gertutik ezagutzen.

Gehiago irakurri
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Hurrengoarena: // modificación. He añadido dos puntos 33
Español (Spanish Formal Internacional)French (Fr)

Hurrengo ekintzak

Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Aktibitate guztiak ikusi




Bannerra